Fidagarritasun (ingeniaritza)

Ingeniaritzan, fidagarritasuna gailu edo beste sistema teknologiko batek bere zereginak burutzeko ahalmena aztertu eta bermatzeko beharrezko diren teknikak aplikatzen dituen arloa da. Bereziki, akats, matxura eta gailuaren funtzionamendua kolokan jar dezaketen gertaeren arrazoiak aztertu egiten ditu, horien aurreikuspena eginez eta horien eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Era berean, mantenimendu egoki baterako neurriak erabakitzen ditu.

Sistemen fidagarritasuna zer den azaltzeko, zehaztu dezagun, lehenik, bi hitzetako bakoitzaren esanahia: sistema eta fidagarritasuna. Batetik, sistema deritzo funtzio zehatz batzuk lortzeko helburuarekin diseinatuta dagoen osagai edo azpisistema baten multzoari. Bestetik, fidagarritasuna da sistemak ondo funtzionatzeko duen probabilitatea, denbora-tarte batean eta zenbait baldintza operatibotan. 


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search